• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
kokoshca-amaia-iñaki
Musika 0

KOKOSHCAREN AGITAZIO KOLEKTIBOA

Jon Pagola @jonpagola · 15/09/2014

Kokoshca taldea Iruindarra bada ere donostiarekin konexio ugari ditu. Jarraitzaile sutsuenak, seguraski, gipuzkoarrak dira. Kokoshcaren agitazio kolektiboa nabarmena da hemen.

Kokoshca-IñakiDonostiarekin konexio ugari dituen Kokoshca talde iruindarrak ondo aztertu behar den kurrikuluma dauka. Seguruenik, 80. hamarkada hasieran jaio izan baziren, musikaren eragina askoz ere zabalagoa zen garai hartan, telebistan ikusiko genituzke gainontzeko pop taldeekin batera eta, ziurrenik, diska mordoa salduko zituzten eta areto askotan jo. Taldearen lau kideak (Iñaki, Amaia, Íñigo eta Álex, azken hau donostian ezaguna da Ayo Silver! promotora eta Dabadaba  tabernaren bazkide da eta) diote rock and roll estiloa lantzen dutela baina esango nuke Kokoshcaren musika betiko pop-rok independientearen ligan jokatzen duela, The Velvet Underground-en hasi eta Yo La Tengo-raino jarraitzen duen esparru berberan. Abestiak gai ezberdinak jorratzen dituzte (ilea leundu behar duten neskak, madrilgo parranda handiak, arrakasta merezi ez duten taldeak, suizidioa, amodioa… Orohar, txoko ilun eta argitsuen artean ibiltzen dira eta honen adibide garbia da taldearen azken lanak “Hay una luz” izena duela. Alde batetik aurpegi komertzial eta itsaskorra azaltzen dute (“No Volveré”, “El búho”) eta bestetik atmosfera arraro eta ilunak jorratzen dituzte (“Cuchillas”, “Oyynoj”).

Kokoshca eroso dabil bi erregistro ezberdin horiekin eta zuzenean jotzen dutenean argi ikus daitezke arima hauek. Kutxa Kultur Festibalean 60 pertsonen aurrean jo zuten “Teatro abandonado” izeneko eszenatokian. Bi saio ezberdin izan ziren. Lehenengoa iluna, antikomertziala, arraroa. Bigarrenean aldiz kriston parranda suertatu zen eta bertara hurbildu ziren aleak esan zutenez musika jaialdiaren kontzerturik hoberena izan zen hura. Esate baterako, “Kokoshca revienta el Kutxa Kultur Festibala” izan zen Jenesaispop webgunearen titularra.

Kokoshca-grupo

Gezurra dirudien arren, Kokoshca talde ezezaguna da askorentzat eta arrakasta underground zirkuitoan lortu dute soilik. “La fuerza”-ren bideoa albo batean uzten badugu, Youtube katearen erreprodukzioak ez dira 6.000 bisitetara iristen eta, sinetsi ala ez, ez dute “Hay una luz” diskarekin arrakasta lortu. Madrilen jo zuten azken aldiz Siroco aretoan izan zen, guztira 200 pertsona baino sartzen ez diren aretora, eta Primavera Sound jailadian eszenatoki txikian jo zuten.

Kokoshca-directo-grupo

Agian jarraitzaile multz fidel eta handiena Donostia eta inguruko lekuetan dago. Egia da Ayo Silver!-ek azken diska kaleratu duela; baterijolea Álex López-Allende dela; Donostian lana, amodioa edo zeinek daki zergatik maiz izaten direla; edota Victor Iriarte, Tabakalerako ikusentzunezko atalaren burua, “Directo a tu corazón” abesti zoragarriaren bideoa egin duela. Hori guztia da egia. Dena dela, Gipuzkoara etortzen diren bakoitzean (bost aldiz azkeneko urtean), ezin dute haien jarraitzaileen agitazio kolektiboa saihestu. Emozio neurrigabea sortzen duen taldea da Kokoshca jarraitzaile sutsu hauen bihotzetan.

Ah, taldearen jarraitzaileak asko ez badira ere, caché dexente badute: Irene Mariscal argazkilaria, Juan G. Andrés eta Ricardo Aldarondo kazetariak, musikariak  (Bassmatti eta Mursego), Victor Iriarte bera eta beste hainbat ezezagunek Kokoshcaren argi eta itzalen xarma maitatzen dute.

Kokoshca-fiesta-kulturaldia

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo