• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
garoa-kultur-lab
Irakurketa 0

GAROA KULTUR LAB: LEHEN URTEKO ANALISIA

Redacción @kulturaldia · 15/07/2015

Urtebete igaro da Garoa Kultur Lab-ek Zabaleta kalean bere ateak ireki zituenetik. Urte mamitsua izan da.

2014ko uztailaren 6a, igandea. Eneko eta Imanol Agirre anaia zarauztarrek haien bigarren denda zabaltzen dute Donostiako Gros auzoko Zabaleta kalean. Inagurazio-festa apartekoa da. Mundiala. 1970ean ireki zuen Florrek, Eneko eta Imanolen amak alegia, Garoa liburu-denda Zarautzen. 45 urte pasa dira, “paperaren krisia” eta guzti ailegatu da, baina Garoa ezagutu dutenek ohartuko ziren jada ez dela ohiko liburu denda. Laborategi kultural hontan liburuak saltzeaz gain hamaika gauza ezberdinekin esperimentatzen dute. Batzutan liburuak dira aitzaki; beste askotan -gehienetan, egia esateko- musika, antzerkia, artea, zinea eta kulturarekin erlazio duen orok du kabida.

garoa

Lehen urte honen analisia Garoako taldeak berak egiten baldin badu seguru dezente hobeagoa aterako dela. Utziko diegu, bada. Ondorengoak, 12 hilabete mamitsuen kronika txiki bat da.

Urtebete zifretan

“180 ekimen inguru antolatu ditugu urtebete honetan (aurkezpen, poesia emanaldi, liburu aurkezpen performance, paperezko kontzertu, paperezko antzerki, paperezko zinema, paperezko lagunak, amigas de papel, irakurle taldeak etabar etabar. Azken finean astebetean 4 ekimen inguru izan ditugu bider 54 aste, gutxi gora behera 180-200 ekimen. Liburu-dendari izatea emozionatzea da eta emozionatu araztea da. Hori hala da!”.

garoa-argia-liburu

Hoberena: Makite Larburu meets Eduardo Halfon

“Hoberena aukeratzea zaila da, zure seme alaben artean aukeratzea bezain beste. Aurkezpenen artean Jorge Carrión etorri zen liburu-dendara Librerías izeneko liburua aurkeztera Literaktum ekimenaren baitan. Baina egiari zor, hamaika izan dira emozionatu gaituzten hezur haragizko pertsonak; Maite Larburu, Anari, Robert Ellis, Garbiñe Urrestiren liburu aurkezpena itzela izan zen eta Zoe Mavroudi edo Eduardo Halfonekin irakurle taldean izan genituen online solasaldiak. Benetan zirraragarria da kulturaren baitan eta kulturarekin gozatzen dugunon artean horrelako uneak bizitzea. Badakizue, ateak zabalik ditugu”.

Hiru emanaldi ahaztezin

Zarautz eta Donostia: berdintasun eta ezberdintasunak

“Lehenik eta behin adierazi Gros auzoa “Little Zarautz edo Zarautz Town” dela. Hona datorren orok nabarituko du hori segituan. Beste kontu bat agian Zarautz eta Donostiko bezeroen artean zer irakurtzen duten edo zer diferentzi dagoen: Donostian jendeak bere buruaz ahazteko irakurtzen du. Aldiz Zarautzen bere burua re-afirmatzeko. Zarautzen saiakera gehiago irakurtzen den bezala, Donostian eleberriak gehiago. Oso interesgarria izango litzateke norbaitek tesi doktoral bat egingo balu Gipuzkoan herriz-herri zer irakurtzen den aztertuz…”.

garoa-liburu-denda

Etorkizuna: Liga irabazi

“Ez dugu berdin jarraituko, amodioa ere modu ezberdinetan egiten den gisan. Asko ikasi dugu urte osoan zehar eta astereko egitarau dinamikan jarraituko dugu. Aurten Champions-eko prebian gaude eta datorren urtean Liga irabaziko dugu. Bromak aparte Groseko eta Donostiako jende guztiari animatu nahi diegu Garoako ekimenetan parte hartzera. Hau hasi besterik ez da egin”.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo