• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
mitxelena-poesia-literaktum-koldo
Irakurketa 0

`LOCUS AMOENUS´KOLDO MITXELENAN

Amaia García @amaiasebastopol · 13/05/2015

“Paisaiaren murmurioa” erakusketa osatzen duten margo, instalazio eta argazkiez inguratuta, poesia eta musika entzuteko aukera izan nuen atzo. Koldo Mitxelenako erakusketa aretoa locus amoenus bilakatu zen. Klasikoek idealizatzen zuten toki atsegina.

koldo-mitxelena-poesia-literaktumKoldo Mitxelenako erakusketa aretoa locus amoenus bilakatu zen atzo arratsaldean, klasikoek idealizatzen zuten toki atsegina. “Paisaiaren murmurioa” erakusketa osatzen duten margo, instalazio eta argazkiez inguratuta, poesia eta musika entzuteko aukera izan genuen, Literaktum jaialdiaren barne antolatutako emanaldi honetan.

Aurkezpenean Jose Luis Padrónek azaldu zuenez, ardatz nagusia, locus amoenus, hiru gai zehatzetan banatuko zen: errealitatea, hau da, natura eta honen handitasuna; lorategia, plazerra eta pozbidea, edertasuna; eta azkenik, gizakia, gure kezka sakonenak. Gai bakoitzari dagozkion poesiak Teresa Calok eta Ekain Perezek (John Berkhout indie-folk taldeko abeslariak) irakurri zituzten, eta Jon Elizaldek musika lerro batzuk tartekatu zituen, beti haize-instrumentuak erabiliz, beti poemaren doinutik eta piztutako emozioetatik abiatuta. Besteak beste, Joxean Artze, Arantza Aldalur, Joseba Sarrionaindia edo Jon Benitoren hitzak entzun ziren, elkarrizketa poetiko baten modura.

Maite ditut
maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutatzen dizkidanean
Joxean Artze (Usurbil, 1939), « Geure bazterrak »

Ibai, etxe eta zuhaitzak
trenetik behatzean,
jartzen dira biraka
nire txikitako oroimenak.
Arantza Aldalur (Azkoitia, 1963), « Trenez bidaiatzen »

Nekez uzten du bere sorterria
sustraiak han dituenak.
Joseba Sarrionaindia (Iurreta, 1958), « Sustraiak han dituenak »

Jendea ez da zuhaitza
bere lurrari betiko lotzeko.
Jon Benito (Zarautz, 1981), « Pueblo »

“Ez da erraza poesia emanaldi bat erakargarria izatea, jendea ez aspertzea”, aitortu zuen Jose Luis Padrónek, Jon Obesorekin batera emanaldiaren antolatzailea dena. Helburu nagusia interesatzen zaizkien hainbat poeten kreazioak biltzea eta aurkeztea izan zela azaldu zuen -“bilduma oparoa egiten saiatu gara” eta emanaldia bera “modu xume apalean” egitea nahi zuten, “ahots ederrekin baina deklamatu gabe”. Gainera, aukeratutako poeta gehienak gazteak direla azpimarratu zuen, esaterako, lehen aipatutako Jon Benito (1981ean jaioa), Castillo Suarez (1976), Leire Bilbao (1978) edota Beñat Sarasola (1984). Honek, bere hitzetan, “euskal poesiak oinarri sendoa duela, baina jarraipena ere baduela” erakusten du.

Gaur, toki berean eta ordu berean, beste emanaldi batekin gozatzeko aukera izango dugu, oraingoan gazteleraz. Eta larunbatean “picnic poetikoaren” txanda izango da, aurreko urteetan bezala, poesia Urumeako bazterretara gerturatu nahi duen ekitaldian. Honetan ere locus amoenus da gai nagusia. “Aurtengo Literaktum jaialdiko ardatzetako bat da, eta ondo dago, koherentzia bat ematen dio”, adierazi zuen Antonio Casado da Rochak, larunbateko saioaren antolatzailea, atzo Koldo Mitxelenara entzule bezala gerturatu zena.

Kasu honetan lekua, paisaia, hiria eta naturaren inguruko poesiak irakurriko dituzte (euskaraz eta gazteleraz) Eli Tolaretxipi, Susana Benet eta Rikardo Arregik. Casado da Rochak aurreratu zuenez, Tolaretxipik argitaratu gabeko poemak irakurtzeko asmoa du Donostiari buruzkoak hain zuzen ere.

mitxelena-poesia-literaktum-koldo-errezitala

Partekatu Tweet

Amaia García

Me gusta reírme, el cine, nadar, hacer cosas nuevas, escribir. No me gusta aburrirme. Me encanta leer y desde que tengo uso de razón me recuerdo con un libro en las manos.

- http://bookhunterblog.wordpress.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo