Urtarrilak 19 astelehenaFESTA
San Sebastian bezpera
Zeinbait leku (00:00etatik aurrera)
Prezioa: doan
Jakina denez San Sebastian bezperaren gaua parranda gaua izaten da donostiar askorentzat. Aukera ezberdinak egoten dira; Konstituzio plazan konparsa ezberdinekin martxaz gozatu edo dj eta taberna ezberdinetara abiatu. Gora Donostia!
Urtarrilak 20 astearteaDANBORRADA
San Sebastian eguna
Hiri osoan eta egun osoz
Prezioa: doan
Hainbat koinpania donostiako kaleetatik ateratzen dira Sarriegi maixuaren doinuak jotzen. Hiriaren egun handia.
Urtarrilak 21 asteazkenaKONZTERTUA
Jero Romero + Siete C
Doka aretoa (20:30etan)
Prezioa: 13,63 euro
Toledotik datorren musikaria indie espainiarrak eman duen ahotsik onenetarikoa dugu. The Sunday Drivers-en ezagutu genuen baina badira jada urte batzuk bakarrik dabilela. Azken diska auekezten du, “La Grieta”, eta Siete C ere arituko dira telonero gisa.
Urtarrilak 22 ostegunaSOLASALDIA: ROCKCOMIKIAK
ERE, Euskal Kock Erradikala zeneko aro alegera
Koldo Mitxelena Kulturunea, Ganbara aretoa (19:00-20:30)
Prezioa: doan
Azkenaldian, Euskal Rock Erradikalaren revival antzeko bat ari gara bizitzen. Mugimendu haren inguruan hainbat liburu, dokumental eta talde erreibindikatzen ari dira behin eta berriz, Eskorbutoren kasu. Eta garai hartan komiki, fanzine eta rock munduaren arteko eztanda handia egon zen. Hitzaldi hau Rockomiki erakusketa interesagarriaren inguruko jardueren barruan kokatu behar da.
Urtarrilak 23 ostiralaPOP KONTZERTUAK
Perlak + Ama + Havoc
Egia Kultur Etxea -Gasteszena- (21:00etatik aurrera)
Prezioa: 8,90 euro
Pop gau borobila. Osofan, Bassmati-ren alter egoa, la taberna de Egian arituko da 20etan. Jende askok oraindik Jareño deitzen dion aretoan aldiz (Perlak) zarauztarrak hasiko dira euskeraz abesten eta ondoren Ama taldeak “Nada dos veces” lan berria aurkeztuko du lehen aldiz. Azkenik gaueko izarra Havoc izango da, haren azken eta hoberena den diska aurkezten, “Lo saben los narvales”. Edorta Subijana artistak lagunduko dio proiekzioekin.
Urtarrilak 24 larunbataBANG BANG ZINEMA
Indiana Jones + La vida de Brian
Antzoki Zaharra, 19:30etan
Prezioa: 8,40 euro
Publiko guztiarentzat den Bang Bang zineklubak bigarren saioa aurkeztuko du: “Indiana Jones 1” + “La Vida de Brian”. Itxura itzela dauka.
Urtarrilak 25 igandeaKONTZERTUAK
The Riots + Javier Sun
Le Bukowski, Egia 16 (20:00etan)
Prezioa: 8 euro
Mod gaua aste neketsu hau ixteko. Alde batetik egiako Javier Sun aterako da bere gitarrarrekin, seguruenik, laister grabatuko dituen abesti berriak aurkezten. Errusiatik, aldiz, The Riots izango dugu. Gaur egungo taldea baina 70. hamarkada bukaerako revival mod estiloan trebea dena.
Ez dago komentariorik