URRIAK 8 OSTEGUNA
Antzerkia + Kontzertua: “Maitia zera ere” + Perlak
Lekua: Kortxoenea gaztetxea (Ategorrieta)
Ordua eta sarrera: 19etan / librea
Kortxoenea bizirik jarraitzen duen bitartean gaztetxeak kultur ekintza proposamen ezberdinak antolatzen jo ta ke ibiliko dela argi utzi du. Gaur bertan antzerki saio bat daukagu (“Maitia zera ere”) eta ondoren post-punk estiloa jorratzen duten Perlak zarauztarrak.
URRIAK 9 OSTIRALA
Mikroteatroa: “Atrapado en la cordura”
Lekua: El Sekadero (Tabakaleran)
Ordua eta sarrera: 18:50tik aurrera / 4 euro
El Sekadero da Donostian izango dugun mikroteatro formatuaren lehen gune finkoaren izena eta Tabakaleraren beheko solairuan dago kokatuta. Urriak 7 eta 12 bitartean hiru lan ezberdin antolatu dituzte euren proposamena ezagutzera emateko. Ordutegi zehatzak hemen aurki ditzakezue. Guk egunero ikuskizun bana gomendatuko dugu betekada izan ez dezagun. Gaur Atrapado en la cordura tragikomediaren txanda izango da beraz.
URRIAK 10 LARUNBATA
Mikroteatroa: “La caída de una tv star”
Lekua: El Sekadero (Tabakaleran)
Ordua eta sarrera: 18:30tik aurrera / 4 euro
Mercedes Salvadores aktoresak telebistako izar izandako emakume baten papera egingo du. Umore garratza aurkituko duzu “La caída de una tv star” antzezlanean.
Kontzertuak: Ayo Silver!-en 3. urteurrena
Lekua: Dabadaba
Ordua eta sarrera: 21:00etan / 10 euro
Zenbat kontzertu antolatuko zituen jada Ayo Silver! eragile donostiarrak? Seguraski kontua beraiek ere guztiz galduta izango dute eta hirrugarren urteurrena behar den bezala ospatzako menu ayosilverikoa eskaintzen digute beste hainbat kontzertuekin: punk-pop hirukote cool bat, Peach Kelli Pop, asturiasen eta Asturiasetik kanpo modan dagoen tipo berezia, Pablo und Destruktion, eta Iparraldetik datorren deskubrimendu berri bat, Kepa! Gero, ohikoa den bezala, parrandak jarraituko du dj ezberdinekin.
Zinea & Kontzertua: “Loubia Hamra” & Zombie Zombie
Lekua: Tabakalerako zinea
Ordua eta sarrera: 22:00etan / 9 euro
Ohi ez bezalako plan originala, asteburuko planik hoberena seguraski. Tabakalerako zinean Narimane Mari zuzendariaren hainbat jaialdietan saritutako “Loubia Hamra” (Babarrun gorriak) pelikula proiektatuko da Zombie Zombie talde frantsesaren zuzeneko musikak lagunduta. Narimane Mari bertan izango da bere lanaren aurre-estreinaldia izango den saioan aurkezpena egiteko. Kontzertua eta zine soziala batzen duen plana. Argeliako gaur egungo errealitate gordina isladatzen duen filma eta musika elektronikoa zaku berberean.
Jaialdia: XIII. Etengabeko zarata
Lekua: Larratxo KE
Ordua eta sarrera: 19:30etan / 10 euro
Hardcore estiloa eta antzekoak maitatzen dituztenentzat plan ezinhobea. Buenawista Prollekzioms-ek antolatzen duen jaialdi honetan Hilkar, Humilitate, The Stops, Speedtrap, Amulet eta Nashgul bilduko dira. Grina eta zarataz beteriko gaua.
URRIAK 11 IGANDEA
Mikroteatroa: “Trostan al trote”
Lekua: El Sekadero (Tabakaleran)
Ordua eta sarrera: 11:15, 12:15 eta 13:15 / 4 euro
Haurrentzat zuzenduriko clown ikuskizun honek beste pare bat saio izango ditu urriak 10 larunbata eta urriak 12 astelehenean.”Trostan al trote”-rekin El Sekadero-ren lehen txanparen programazioa osatzen da.
Kultura Alternatiboa, Topaketa #11
Lekua: Dabadaba
Ordua eta sarrera: 17:30 horas / librea
Kultura Alternatiboa (KA) ekimenak gure errespetu eta errekonozimendua dauka burutzen duen lan libre eta independientearengatik. Ekimen honek topaketa berri bat antolatzen du, bere historiaren 11.ena, eta artista eta erakunde ezberdinak gonbidatuak daude haien beharrak eta galderak mahai gainean jar ditzaten. Parte hartu nahi baduzu, e-mail bat idatzi ezazu info@kulturaalternatiboa.com -era edo telefonoz deitu: 695 927 046.
Antzerkia & dantza: “Irakurriz”
Lekua: Victoria Eugenia club
Ordua eta sarrera: 18etan / 5 euro
Shakti Olaizola “Irakurriz” antzezlana aurkezten du. Oso proposamen bitxia da berea: antzerkia, dantza eta kontorsionismoa nahasten dira liburu mordo baten inguruan.
Ez dago komentariorik