Urriak 21 astelehenaFILMA
“Garras Humanas”
Kresala Zinekluba, 19:30etan
Sarrera: Tokia bete arte sarrera librea
Sozialki konprometitutako “Homenaje a Catalunya” pasaden asteko sesioaren ostean, aste honetarako aldaketa dator. Beldurrezko zine mutu klasikoetako bat aurkeztuko digu Luciano Berriatuak. Intentzio txarreko istorio iluna da. Betiko legez, bertsio originalean.
Urriak 22 astearteaKONTZERTUA
Asteroid #4 + Rockandys
Le Bukowski, 20tan
Sarrera: 8 euro (link)
Ayo Silver! taldeko kideak gelditu ezinda dabiltza. Sustatzaile gisa urte bete egin ostean, kontzertuen denboraldiari emango diote hasiera. Ostegunerako beste ekimen bat badute ere, Asteroid #4 en kontzertura joan gaitezen gomendatzen digute: Estatu Batuetatik datorren kutsu countryko psikodelia. Haiekin batera Anton Newcombek (Brian Jobestown Masacre) ekoiztutako Rockandys talde frantsesa arituko da.
Urriak 23 asteazkenaLOW-COST FILMAK
Zinemaren festa
Principe, Antiguo Berri eta Trueba aretoak
Sarrera: 2,90 euro
Zinemaldiaren ostean, zineaz 2,90 euroren truke gozatzeko ekimena iritsi da. Donostian SADE taldeko zinemetan baliatu liteke aukera, urriaren 21, 22 eta 23an. Asteazken hau da eskaintzaren azken eguna, eta hortaz gozatzeko fiestadelcine.com webgunean sartu (LINKA) eta bertako kupoia deskargatu besterik ez da egin behar. Ez dago aitzakiarik.
Urriak 24 osteguna GASTRONOMIA
San Sebastián Gipuzkoa Restaurant Week
26 Jatetxe Donostian eta Gipuzkoan
Sarrera: 25 eurotik 30 eurora bitarte
New York eta Madril hartzen dira erreferentziazko hiritzat. Bertako hainbat jatetxek egin moduan, hemengo hainbat jatetxek ere, menu bereziak eskaintzen dituzte 25 eurotan astelehenetik ostiral arratsaldera bitarte, eta 30 eurotan asteburuetan. Garaiko produktuak erabiltzeaz gain, euskal sukaldaritzan ezagunak diren elaborazioak lantzen dituzte.
Urriak 25 ostirala JAIALDIA
Jazpana Fest
Beasainen 22tatik aurrera
Sarrera: doakoa
Izaera indiedun eta bere buruari “postmodern rural fest” izena ematen dion doako jaialdia da Jazpana Fest 2013. Dirudienez Donosticluba probintzian zehar zabaldu da, eta hala, Beasainera jo behar dugu jaialdiaz gozatzeko. Triángulo de Amor Bizarro eta L´hereu Escampa dira jaialdiko lehen egunean joko duten talde aipagarrienak.
Urriak 26 larunbata JAIALDIA
Jazpana Fest
Beasainen 18tatik aurrera
Sarrera: doakoa
Ez gara Goierriko eskualdetik mugitu. Jazpana jaialdiaren bigarren egunak karteleko talde indartsuenak eskaintzen ditu eta talde euskaldunen presentzia ere, azpimarragarria da: John Berkhout, Kokoshca, Wilhelm and The Dancing Animals eta Audience dira larunbatean ikus ditzakegun taldeak. Hauez gain, Retribution Gospel Choir, Lowen beste taldea, arituko da 20 minutu irauten duten abesti berriak aurkeztuz.
Urriak 27 igandea ERAKUSKETA
Detritusen “Redifinir lo real”
Arteko – Arte garaikideko galeria
Sarrera: doakoa
Punk estetika eta ezarritakotik at mantendu izan duen espirituarekin, Detritus artista donostiarrak 80 eta 90. hamarkadatan egindako marrazki eta kartel originalak bildu ditu haren lan berrienekin batera. Azken egunak.
Ez dago komentariorik