Juan Karlos Izagirre agurgarria:
Lehenik eta behin, urte berri on. Zer moduz pasa duzu urtezaharra? Nora joan zinen? Atarira? Badakit taberna pijo xamarra dela baina behin Martin Garitano han ikusi nuen eta beste behin ere Borja Semper. Politikoei gustatzen zaizuen lekua dirudi, kopa garestiak eta musika txarra jartzen baldin badute ere. Baina agian Trintxerpeko sutearekin liatuta egon zinen. Ni Errege Katolikoen zonaldean ibili nintzen lagunekin eta gaur erdi-purdi nabil. Badakizu: zenbat eta zaharroagoa gero eta kaxkara handiagoa. Nire anai txikiarekin konparatuta -19 urte ditu- gaur 32 urteko atsoaren pinta daukat.
Post-aren firman ikusiko zenuen bezala, nire izena Jon Pagola da. Hondarribikoa naiz baina Donostian eta beste lekuetan ere bizitu naiz. Loiolako La Salle eskolan ikasi dut eta koadrila donostiarra da. Baina batzuk esan didate ezin dudala Donostiari buruz hitzegin donostiarra ez naizelako. Madrilen ez zait hori inoiz pasa. Hiriburuari buruz askotan hitzegin dut eta ez du inork nire jatorria kuestionatu. Detaile txiki hau nahiko sintomatikoa dela uste dut.
Barkatuko didazu erabiltzen dudan euskera peto-petoa ez bada. Hondarribitarrak euskañola asmatu genuen hitza exisistitu aurretik. Betidanik grazia asko egiten didate arrantzaleen esaldiek: “Denbora esplendidoa pantaloiak sekatzeko“, “laga iskailerak dagozten bezala”, etab. Hondarribia kriston polita da baina oso urruti dago: autobusa publikoak ordu bat tardatzen du Donostiaraino iristen eta telebistan “Birziklagarria naiz” anuntzioa behin eta berriro botatzen dute bukle moduan.
Eskutitza honetan ez dut Igeldoko affaire-ari buruz asko hitzegin nahi, nahikoa saltsa duzu eta. 2014ri ongi etorria emateko eskutitza da. Hori bai, eta idei peregrino bezala, primeran egongo zen txartel publiko batzuk lortuko bazenitu haien piszina pribatuaetara joateko. Txartelak independentziaren truke. Legezko tratua iruditzen zait. Axier Jaka zinegotziarekin komentatu dezakezu, Igeldoko plenoan egon zen mutilarekin. Agian berak jakingo du zer egin.
Beste preokupazioak ditut. Zure janzkerak preokupatzen nau. Odonekin berdina pasatzen zitzaidan baina fular horiekin txoratuta zegoen gizona. Ez zeukan erremediorik. Olentzerok azkenean traje berriren bat ekarri al dizu? Gabon gauaren bezperan proposatzen nituen 13 oparietako bat zen. “Zeinek daki”, idatzi nuen, “baliteke 2014. urtean Aieteko Jauregira berriz ere joan behar izatea edo agian Kofi Annan Donostiara etorriko da bisitan eta jakin badakigu trajeak oso gustokoak dituela”.
Dotore joan behar zara, Juan Karlos agurgarria. Behin baino gehiagotan esan duzu zure emaztearen laguntza duzula arropa aukeratzerako orduan. Esaiozu Asos webgunean eskaintza bikainak daudela. Paul Weller edo Miles Kane tankerako mod trajeak ez baldin bazaizkizu gustatzen, lasai. Konformatzen naiz Mikel Pagadik “Bodologuak” antzezlanan erabilitako traje beltz eta dotore batekin. Ikusiko zenuen bere espektakuloa ezta? Oso tipo graziosoa da eta orain “Airean” saioan dabil gai paranormalei buruz hizketan. Tipoa friki hutsa da. Nere amak dio lehen itsusia zela eta orain guapoa dela. Janzkeraren boterea!
Nire bigarren proposamena: Aste Nagusian Sagüesen izaten diren kontzertuei buelta bat emaiozu, mesedez. Odonekin berdina gertatzen zen. Beti problema berdina. Euskeraz kantatzeak ez du derrigorrez ezer aldatzen. Musikan behintzat, hizkuntzak ez du kalitatearekin inongo erlaziorik. Ginmusikako promotorako jendearekin hitzegin dezakezu, Jazzaldiarekin, Qualiako mutilekin (Dock Of The Bay)… Seguru ideia onak dituztela.
Ez dakidanez zer gehiago idatzi tortilla patatari buruz hitzegin dezakegu. Konbertsazioetan erabiltzen dudan komodina da. Jendea Realari buruz hasten da hizketan edo eguraldiari buruz… Nik tortillak. Gustatzen al zaizkizu? Ni zale amorratua naiz. Plater ironikoa ere bada: extranjeroak “tortilla española” (“Spanish Omelette”) deitzen diote eta esango nuke Euskal Herrian egiten direla tortilla hoberenak.
Eskutitza egun batean kasualitatez irakurtzen baduzu, komentarioren bat jarri dezakezu azpikaldean. Edo, animatzen bazara, erantzun e-mail baten bidez contacto@kulturaldia.com helbidera. Edukia magazine honetan publikatuko genuke.
Besterik gabe, alkate agurgarria, 2014 polita opa dizut.
Ez dago komentariorik