• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Colegio_SUMMA_ALDAPETA_San_Sebastian
Auskalo 0

ZEIN ESKOLATARA JOAN ZINEN? (LEHENENGO ZATIA)

Jon Pagola @jonpagola · 27/03/2014

Donostian erabakigarria den galdera batekin hasiko dugu sail txiki bat: zein eskolatara joan zinen? Ikastegietako robot-erretratua egingo dugu jarraian.

Zertan bereizten dira hiri eta herriak? Biztanle kopuruan? Probintziako hiriburu izatetik? Lehenengo mailan dituen talde kopuruan? Hauetako edozein faktore eduki genezake kontutan, baina beharbada, ez dugu biztanleen ADN-a determinatzen duten faktoreetan gehiegi erreparatu. Hiri vs herria dikotomian saihestezina den gakoa ondorengo galdera planteatzen dugun aldiak dira: zein eskolatan ikasi zenuen? Zein eskolatara joan zinen? Kasu puntualetan -eta solasaren muinak justifikatuta- salbu, ados gaude hau ekintza absurdutzat izango zuketela Londres eta Parisen; inori ez litzaioke, bere senean, ondorengo galdera egitea okurrituko. Ez da garrantzitsua. Ez dio solasari funtsezko informaziorik ematen.

Hemen baina, bestelakoak dira gauzak. Ez du huts egiten, informazio honen bitartez hasten da tankan itxiriko konpartimenduz antolatzen den gure garuna lanean bertan gordetako edukia metabolizatuz.  Zentzua ematen dio galdera honek bilbotar, hondarribiar eta donostiar existentziari. Ezagutu berri dugun solaskidearen jatorriari buruzko informazioa ematen digu: zeintzuk diren haren lagunak, zeintzuk haren ohiturak, nondik ibiltzen den esaten digun, nondik datorren, pijoa ote den, malotea, zein futbol taldetan jokatzen zuen ere ematen du aditzera haren erantzunak.

Donostiarrismoaren neurgailuaren  14. puntuak aditzera ematen duenez, 40, 30 edo 25 urteko pertsona baten datu biografiko beharrezkoak ematen ditu galdera honen erantzunak. Gaur egun ere, erantzun honetaz baliatzen gara askotan eskolak ezartzen dituen cliché-ek betirako irauten dutela sinetsita.

Estutzen gaituen galdera bidegabea da. “Ah, Erain-en ikasitakoa zara, beraz!”, “Ekintzakoa, eh?”, “bada Jesuitas-era joana zinela pentsatzen nuen ba!”.  Alabaina,  ohiturez jositako gure gizartean, badu logika puntua eskola garaian sortzen den lagun kuadrillaren lekuak. Futbol jokalari baten harrobiaren antzeko zerbait da: formakuntza lekuaren arabera jakin dezakegu haren kirol prestakuntzak nolakoak izan diren. Masia eta Tajonar ez dira gauza berak, ezta Zubieta eta Lezama ere.

Horrela izanik, erraza da lagunak non ikasi duen galdetzeko tentazioan jaustea. Donostiako eskola batzuen azterketari ekingo diogu jarraian. Hala, “zein eskolatara joan zinen?” galdetzean, izango duzue gaiari buruzko informazioa.

LA SALLE

La Salle anaiek sortutako eskola pribatua da, eta beste leku batzuetan elitista fama badu ere -Santandarren esaterako-, Donostian perfil baxua du. Loiolan dago eskola, langile auzo periferikoan. BUP-etik aurrera -hau da, DBH eta Batxilergotik aurrera- Irungo, Zarautzeko eta Andoaingo La Salle ikastetxeetako ikasleak ere hara joaten ziren.  Hor dituzue: Loiola eta Amarako ikasleak, probintziako beste hainbatekin elkartzen ziren. Ez da erraza ikastetxe honen argazki zehatza ateratzea: belaunalditik belaunaldira asko aldatzen zen, eta La Sallen ikasitakoa zarela esatean indiferentzia berezi bat sortzen da, solaskideak ez baitaki non kokatu. Ez zen bereziki erlijiosoa, doia. (Ezkutuan) alkoholez bustiriko gymkanetan, kristautasun dotrinarekin zer ikusirik ez zuten probak egiten ziren, ahotik ahora izotza pasatzearen antzekoak. Euskalduna bezain erdalduna zen. Anekdota: atikoan pentsio bat zegoen eta bertan jende erlijiosoak egiten zuen lo.

la-salle-logo

USANDIZAGA + PEÑAFLORIDA

Usandizaga –“Usan”- eta Peñaflorida –“Peña”- institutuek bide paraleloak egin zituzten 1998an bi institutuak bateratu ziren arte:  I.E.S. Usandizaga-Peñaflorida Amara B.H.I. Fusioa traumatikoa izan zen, bi alderdi politiko, boto gehiago eskuratzeko asmoz, hauteskundeetara batera aurkezteko egiten duten elkartzea bezain traumatikoa. Usandizagak betidanik izan du institutu onaren fama, Peñafloridaren erreputazioa ordea, ez zegoen horren argi…. Ikasle “onak” “alferrekin” elkartu ziren elkartze honen ondorioz. Usandizagako ikasleen prototipo bakarra ezin daiteke aurkitu, era askotarikoak aurki zitezkeen: edifizioaren sarrerako eskilaretan tribu urbanoen erakusketa batzen zen: borrokak, heavy-ak, punk-ak, gotikoak, perlazko belarritakoak zeramatzaten pijak, nautikoekin janzten ziren pijoak, gunge-ak…  Alex Ubago pasiloetan egoten zen garai hartako bere neska-lagunarekin musukatzen eta Discipulos de Dionisos taldeko punk-rocker-ak ere, handik ibiltzen ziren. 1984ean, garai hartan ohikoa zen lez, Duncan Dhu taldeak kontzertu bat eskaini zuen: institutuetan, Movida-ko goi eskoletan bezala, inprobisatutako kontzertu aretoak egon ohi ziren. 2010ean Peñaflorida institutua bota  eta horrekin batera, zuhaitzez beteriko patio erromantikoa ere, desagertu zen.

 

instituto-usandizaga

SAN BARTOLOMÉ

San Bartolome muino gainean dago eskola hau. Mariaren Lagundiaren monasterioa denek ezagutu dugu San Bartolome izenez, edo maitekorrago esanik, Bartolo izenez. Marianistas eskola ahalguztidunaren bizilagun -eta etsai- izan zen. 2012ko irailean baina, SUMMA-Aldapeta proiektura trasladatu zen, zeinetan San Bartolome eta Marianistas eskolez gain, Belén eskola ere proiektuaren parte zen.  Ez ziren asko ohartu eskola hauen ondoan Polizia Nazionalaren kuartela zegoela, eta hala, emaitza bitxia sortu da: monja gupidatsuak eta gerrarako artilleria ez zituzten metro askok aldentzen. Eskola pribatua zen, baina ekonomikoki neurrizkoa; hala, guraso dirudunen seme-alabak eta familia umilagokoak batzen ziren bertan. Femeninoa zen gehienbat, -monjek zuten agintea-, eta Zonak garai loriatsua bizi zuen hartan, ikasleek errepidea gurutzatu besterik ez zuten SB aretoan partida batzuk jokatzeko.

DOCU_DVA

MARIANISTAS

Nerabezaroan, askok amestu dugu Miss Manuki uniformez jantzita eta moño altuko neska beltzaran edo ile horiak musukatzearekin. Hauek baina, beti ligatzen zuten ilea kapaka zeramaten eta errekreo orduan porroak erretzen zituzten skater-ekin. 80. hamarkadako gazte pelikuletan azaltzen diren terminoez baliaturik: moñodun neskak eta skater mutilak sortzen zuten tandem-a, pelikula amerikarretako neska ile-horia eta futbol amerikarreko quarterback-ak osatzen zuten bikote inbidiatu eta popularraren parekoa zen. Beste eskola batera gindoazenok, eta patinetaz ezer ez genekienek, agur azkar batekin konformatu, eta eguna eta astea alaitzen zigun, hurrengo agurrera arte. Young Play, Ku eta Zonara joaten ziren hauek. Pijoak ziren, donostiar erara gainera: Airwalk zapatillak zeramatzaten zapatak eraman beharrean, atzetik kremailera irekia zuen Adidas txandala…  Zirkulu endogamiko hartan ez zegoen outsiders-entzat –hau da, alternatiboentzat, zehaztutako kanonekin bat egiten ez zutenak- lekurik. Zorioneko unibertsitatea: urte batzuk beranduago iritsi zen aire freskoa.

Summa-aldaptea-marianistas

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo