• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
mercado-bajos-concha
Denborapasa 0

KONTXAKO MERKATUA PRIMERAN EGONGO DA

Jon Pagola @jonpagola · 01/04/2015

Olatu Talka jaialdia datorren maiatzaren 29tik 31ra ospatuko da eta hiri osoa astintzeko prest dago berriz ere. Onartu den proposamen bat Kontxako arkupetan izango den merkatua da: Kontxa Gaumarket.

Orain dela hilabete bat Olatu Talka jaialdi kulturalaren bulegoan egon nintzen, Grosen dagoen Okendo kultur etxeko lehenengo solairuan hain zuzen ere. Bertan langileak buru eta belarri ari ziren lanean eta hiritarren proposamenak aztertzen ari ziren programazioa osatzeko helburuarekin. Sortu berria zen talde-lanean (Nagore Irastorza, Estibaliz Parada eta Edorta Subijanak osatzen dute) erlazio ona zegoela zirudien. “Eta hau martxan jartzen badugu?”, galdetu zion goiz hartan bere buruari Edortak Kontxako baxuetan muntatu duen azoka birtualari seinalatuz.

Olatu-talka-2015

Azkenean, bada, argazki bitxi haren espiritua berpiztuko dute. Dimentsio eta mota askotako eragileek egindako 200 proposamen baino gehiago iritsi da aurten Olatu Talkara. Musika, kirola, antzerkia, teknologia berriak, dantza, gastronomia, ingurumena edo artearekin lotutako jarduerak izango dira jaialdiaren seigarren edizioaren programazioa osatuko dutenak datorren maiatzaren 29, 30 eta 31an. Antolatzaileen arabera 2014ean bezain beste proposamen jaso dituzte. Aurtengo nobedade garrantzitsuena jaialdia Donostiako esparrura mugatu eta auzoetan presentzia handiagoa izateaz gain, hirian “ezkutuan” dauden espazioak berreskuratzea izango da. Horren adibide dira Uliako lur azpiko ur biltegietan izango den jardunaldi irekia, Polloe hilerriko Burua altxatuko balu bertso ibilbide musikatua edo… Kontxako arkupetan prestatuko duten Kontxa Gaumarket iluntzeko merkatua. Merkatua 18tik 24ra bitarte antolatuko da maiatzaren 30ean.

Kontxako baxuak “botelloi” gisa erabili izan dira urte askotan eta, zoritxarrez, pixatoki publikoaren itxura hartu dute. Merkatuaren helburu nagusia, beraz, leku pribilegiatu hau bere onera ekartzea izango litzateke. “Poz handia hartu dut azkenean merkatua antolatuko dela jakin dudanean”, aitortzen du Edortak. “Merkatuen joera oso interesgarria iruditzen zait eta Olatu Talkaren txanpa aprobetxatu behar zen. Gainera, lana esku honetan dago. Pertsona horiek asko mugitu dira hirian azkenaldian sortu diren pop up merkatu ezberdinak bermatzeko”.
mercado-bajos-concha-mercadillo“Kolektiboen arteko sinergiak primeran funtzionatu du”, konfirmatzen du Carol Marín-ek, ekimenaren koordinatzailea eta The Gallery-ren arduradunetako bat. Donostian ospatzen diren merkatuen atzean dauden egile garrantztsuenak bat egin dute  (Undermount, Staaf, Dress & Shop, Donosti Sunday Market, Arteuparte, Itxaso & Amaia eta The Gallery) proiektuari bultzada handia emateko helburuarekin eta Kontxa Gaumarket erreferente bilakatu dadin, hiriko MERKATUA. “Guk istorio honek jarraipena izan dezan nahi dugu. Hori da gure ametsa”, dio Carolek.

Jakina denez, merkatu hauek erakuslehio handi bat izan daitezke gure sortzaileentzat eta jaurtiketa plataforma gisa erabil dezakete. Aukera ona da euren lanak ezagutzera emateko. Kontuan hartu behar dugu Kontxako hondartzan izango dela merkatua eta jende pila hurbil daiteke artista guzti hauen lana zein den ezagutzeko. Dagoeneko aukeratze-prozesua itxi dute eta diziplina ezberdinetako 51 markek parte hartuko dute: argazkilaritza, diseinu grafiko-bisuala, zeramika, moda, osagarriak, ilustrazioak, dekorazioa, vintage eta handmade esparruan. Carolen ustetan “dizplina gehienak parte hartuko dute merkatuan”.  Partaide batzuk deialdi-publiko baten bidez aukeratuak izan dira eta beste batzuek aukeratzeko orduan irizpide ezberdinak hartu dituzte kontuan, lanen “ikuspena” eta artisten “dizplina aniztasuna” esate baterako.

Merkatu hauetan egon bazara jakinean egongo zara saltsa kultura-aisialdi ekintza ezberdinetan dagoela. Kasu honetan kontzertuak, dj-ak, instalazio artistikoak, taberna bat… izango ditugu arkupeak girotzen. Oraindik gauzatxo batzuk ebatzi gabe geratzen dira, baina Kontxa Gaumarket primeran egongo dela dirudi.

carol-marín

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo