• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Rafa Berrio-releyendo-koldo-mitxelena
Irakurketa 0

BERRIRAKURTZEN RAFA BERRIOREKIN: PÍO BAROJA ETA ZARZUELA SAIO BAT

Amaia García @amaiasebastopol · 26/04/2015

Beti pentsatu izan dut Egia gure Brooklyn donostiarra dela eta Rafael Berrio gure Lou Reed berezia. Berrirakurtzen tailer literarioan egon da Pío Baroja eta... zarzuelari buruz berriketan.

Atzo Rafa Berrio musikari bakarlariaren txanda izan zen Koldo Mitxelenan izaten den Berrirakurtzen tailer literarioaren barnean, non hilero “literatur esperimentazio” desberdinak eskaintzen dizkiguten. Beñat Sarasola eta Jon Benitok (Memory Dump kolektibokoa) antolatzen duten aperitif kulturala sinplea dirudi. Normalean kultura esparruko norbait agertzen da eta ordu batean zehar libreki komentatzen du zentzu batean edo bestean azpimagarria iruditzen zaion obra literarioren bat.

berrirakurtzen-koldo-mitxelena

Lan formatu honekin “puntazoak” (solasaldian egon zen batek erabili zuen hitza) agertu ohi dira. Atzo pasa zen bezala. Hasteko, Berriok zarzuela musika-konposizio batekin ekin zion saioari, erritmoa eskuekin jarraitzen. Letra haren ezpainetan atzematen zen. Geroago argitu behar izan zuen zizka-mizka musikalak Federico Chueca konpositorearen lanak zirela. “Berdin ordainduko didazue ordu osoa horrela jarraitzen badut?”, galdetu zien txantxetan antolatzaileei.

Baina segituan soldata irabazteko merituak egin zituen. Berriok esan zuen Pío Baroja idazlearen Desde la última vuelta del camino oroitzapenak aukeratu zituela “50 edo 60 urte betetzen dituzunean eleberriez nekatzen hasten zarelako” eta, ondorioz, “hain malekoniatsua den oroitzapenen generoa hasten zara irakurtzen”. Eta Barojarenak milaka orri “adimentsu” dira .

pio_baroja_memoriasDonostiar idazleak, kontatu zuen Berriok, apiril goiz batean, madrilgo Retiro parkera pasiatzera atera zen. Bapatean berriketan hasi zen ezagun baten hiloba batekin. Irakurle trebea zen eta leporatu zion bere idazlanetan esamesaka ibiltzen zela. Baroja zaharrak, aldiz, erantzun zion. “Hain zuzen ere pedagogiaz ari naiz eskapo egiten”. Berriok gaineratu zuen Baroja “erdi serio eta erdi txantxetan“ idazten zuela asmo handirik gabe.

Aitortu beharra dago Koldo Mitxelenara hurbildu zen publikoak pila bat gozatu zuela hizmizkiekin. Jendeak primeran pasa zuen eta askok barrez lehertzen amaitu zuten. Egia esan Barojak guztientzako zuen zerbait: Benito Pérez Galdós (goranahia), Valle-Inclán (itsusia, desatsegina, burgesa) Ramón Gómez de la Serna (zaborra idazlea). Eta baita, nola ez, Unamunorentzat ere (harroputza, jasanezina) edo Emilia Pardo Bazán-entzat (potola).

Puntu honetaraino iritsi ginenean Berriok argitu behar izan zuen bere ustez Barojak ez zituela emakumeak gorrotatzen, askotan esan izan ohi den bezala. Bere oroitzapenetan emakumearen inguruan agertzen diren iritzi askok “doinu positiboa” dute “etsipen” handiko gizona izan bada ere. Berriok, interpretazio esanguratsu bat bilatu nahian, adierazi zuen zein izan zitekeen Barojaren tristuraren arrazoietako bat: bilatzen ari zen ideal erromantiko hura garai hartako emakume praktiko eta kontserbadore haiekin aurka egiten zuen behin eta berriro. Jenio biziko gizona zen eta baliteke idazle gisa jasotzen zituen kritikek zerikusirik izatea.

pio_baroja_

Berriok azpimarratu zuen Baroja gaur eguneraino iraundu duen idazlea dela eta ia gure garaikidetzat jotzen dugula. Egia esan, bere belaunaldikoak diren beste idazle askok baino zorte hobea izan du: Galdosen eleberriak ez dira ondo zahartu, Unamuno ez zaio inorri interesatzen, abangoardiakoak gauza gutxi utzi dizkigute…“Nire hiloba hementxe dago eta egunen batean asko gozatuko du “Shanti Andía” edo Barojaren beste obra bat irakurtzen”, esan zuen Berriok coca-cola amaitzen ari zen bitartean. Eta ondoren azkeneko zarzuelaren bolumena igo zuen.

Partekatu Tweet

Amaia García

Me gusta reírme, el cine, nadar, hacer cosas nuevas, escribir. No me gusta aburrirme. Me encanta leer y desde que tengo uso de razón me recuerdo con un libro en las manos.

- http://bookhunterblog.wordpress.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo