Atzo Rafa Berrio musikari bakarlariaren txanda izan zen Koldo Mitxelenan izaten den Berrirakurtzen tailer literarioaren barnean, non hilero “literatur esperimentazio” desberdinak eskaintzen dizkiguten. Beñat Sarasola eta Jon Benitok (Memory Dump kolektibokoa) antolatzen duten aperitif kulturala sinplea dirudi. Normalean kultura esparruko norbait agertzen da eta ordu batean zehar libreki komentatzen du zentzu batean edo bestean azpimagarria iruditzen zaion obra literarioren bat.
Lan formatu honekin “puntazoak” (solasaldian egon zen batek erabili zuen hitza) agertu ohi dira. Atzo pasa zen bezala. Hasteko, Berriok zarzuela musika-konposizio batekin ekin zion saioari, erritmoa eskuekin jarraitzen. Letra haren ezpainetan atzematen zen. Geroago argitu behar izan zuen zizka-mizka musikalak Federico Chueca konpositorearen lanak zirela. “Berdin ordainduko didazue ordu osoa horrela jarraitzen badut?”, galdetu zien txantxetan antolatzaileei.
Baina segituan soldata irabazteko merituak egin zituen. Berriok esan zuen Pío Baroja idazlearen Desde la última vuelta del camino oroitzapenak aukeratu zituela “50 edo 60 urte betetzen dituzunean eleberriez nekatzen hasten zarelako” eta, ondorioz, “hain malekoniatsua den oroitzapenen generoa hasten zara irakurtzen”. Eta Barojarenak milaka orri “adimentsu” dira .
Donostiar idazleak, kontatu zuen Berriok, apiril goiz batean, madrilgo Retiro parkera pasiatzera atera zen. Bapatean berriketan hasi zen ezagun baten hiloba batekin. Irakurle trebea zen eta leporatu zion bere idazlanetan esamesaka ibiltzen zela. Baroja zaharrak, aldiz, erantzun zion. “Hain zuzen ere pedagogiaz ari naiz eskapo egiten”. Berriok gaineratu zuen Baroja “erdi serio eta erdi txantxetan“ idazten zuela asmo handirik gabe.
Aitortu beharra dago Koldo Mitxelenara hurbildu zen publikoak pila bat gozatu zuela hizmizkiekin. Jendeak primeran pasa zuen eta askok barrez lehertzen amaitu zuten. Egia esan Barojak guztientzako zuen zerbait: Benito Pérez Galdós (goranahia), Valle-Inclán (itsusia, desatsegina, burgesa) Ramón Gómez de la Serna (zaborra idazlea). Eta baita, nola ez, Unamunorentzat ere (harroputza, jasanezina) edo Emilia Pardo Bazán-entzat (potola).
Puntu honetaraino iritsi ginenean Berriok argitu behar izan zuen bere ustez Barojak ez zituela emakumeak gorrotatzen, askotan esan izan ohi den bezala. Bere oroitzapenetan emakumearen inguruan agertzen diren iritzi askok “doinu positiboa” dute “etsipen” handiko gizona izan bada ere. Berriok, interpretazio esanguratsu bat bilatu nahian, adierazi zuen zein izan zitekeen Barojaren tristuraren arrazoietako bat: bilatzen ari zen ideal erromantiko hura garai hartako emakume praktiko eta kontserbadore haiekin aurka egiten zuen behin eta berriro. Jenio biziko gizona zen eta baliteke idazle gisa jasotzen zituen kritikek zerikusirik izatea.
Berriok azpimarratu zuen Baroja gaur eguneraino iraundu duen idazlea dela eta ia gure garaikidetzat jotzen dugula. Egia esan, bere belaunaldikoak diren beste idazle askok baino zorte hobea izan du: Galdosen eleberriak ez dira ondo zahartu, Unamuno ez zaio inorri interesatzen, abangoardiakoak gauza gutxi utzi dizkigute…“Nire hiloba hementxe dago eta egunen batean asko gozatuko du “Shanti Andía” edo Barojaren beste obra bat irakurtzen”, esan zuen Berriok coca-cola amaitzen ari zen bitartean. Eta ondoren azkeneko zarzuelaren bolumena igo zuen.
Ez dago komentariorik