• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Lindy-Hop-Guardetxe
Pelikulak 0

DOCK OF THE BAY-k SWING DANTZATZEN DU

Redacción @kulturaldia · 17/12/2013

Dock Of The Bay Musika Dokumentalen Jaialdiari laguntza eman dio Swing musika eta Lindy Hop dantza izan dituen jaialdiak. Jarraian, Guardetxean ospatu zen vintage gauaren nondik norakoak kontatuko dizkizuegu.

Manuel Vicent idazle eta kazetariak esan zuenez, swing-a ez da jazz estilo soila, ezta golf makila kolpatzeko estilo jakina ere, “swinga diruz eskura ezin daitekeen arimaren don-a da. Berezkoa dugu, edo ez dugu.” Gutxi batzuek duten ezaugarria da; horietako batzuk anonimoak dira, besteak George Clooney aktorea, Mandela politikoa, Bowie musikaria, eta Guardiola futbol entrenatzailea esaterako, ezagunak. Baina ezaugarri ukiezin eta espiritualaz gain, swing-ak badu bere dantza frenetikoa: Lindy Hop-a.

Ana Minguezek Swing dantzetara sarbide izango zen klasea ehun pertsona ingururi eman ostean, Guardetxeko sarreran zera esan zigun: “ Swing-a dantzatzeko era zaharrena da Lindy Hop-a. 20. Hamarkadaren amaieran sortu zen Savoy Ballroom-en. Musikak eboluzionatu ahala, dantza estiloak ere eboluzionatu zuen. Lindy Hop-ak, haren aurretik jada sortuak ziren hainbat dantzetatik, Charlestonetik esaterako, elementuak hartu zituen. Agian ezagunenak, Black Bottom, animalia izena zuten dantzak… izan ziren.”

Anarekin hitz egin bitartean, larunbat gauetan aretoak betetzen dituen jendeak dantzan darrai. 100 urteko historian hainbat fasetatik igaro ostean, Lindy Hopak haren bigarren gaztaroa bizi du egun. Askoren harridurarako, Lindy Hoparen bigarren bizitza honek New Yorketik urrun, Estokolmo iparraldean du gune nagusia. Gutxi dira Guardetxetik kanpo, zigarroari azken kalada ematen diotenak, eta gutxi dira ere dantzariei so daudenak. Ez da geldi egoteko unea. Benny Goodmanek zuzenduriko Big Band-en doinuekin geldi egotea ezinezkoa da. Mr Patxi, dantza irakaslearen senarra eta Dj-a den honek, swing doinu klasikoak jartzen ditu soul eta rythm&blues ritmodun abestiekin batera.

Lindy-Hop-Donostia
Lindy-Hop-Donostia-Swing
Ana-Minguez-Lindy-Hop

Anak dantzaren izenaren jatorri harrigarria argitu digun une berean, sartu da musika elkarrizketan: “ kondairaren arabera, garai hartako dantzari ezagun batek emanaldia amaitu eta berehala kazetari batek zertan zebilen galdetu zion. ‘ I was doing the Lindy Hop’ erantzun zion dantzariak”, Lindy Hop horrek erreferentzia egiten zion 1928an egunkari askoren portada izan zen lehen hegaldi transozeanikoaren berriari. ( “Lindy Hops The Atlantic”) .

Arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera, goiztiarrenek aukera izan zuten “Swing Puro Placer” telesaiaren 5. Kapituluaren emanaldira joateko. Telesai honek Jazz subgenero honen historiaren sorrera kontatzea du xede. Dock Of The Bay Musika Dokumentalen Jaialdiko zuzendari laguntzailea den Eva Riverak egin zien kasu “borondatezko” diren bi euro ordainduta bertaratu diren guztiei. Gehiengoak ordaindu eta askok, borondatea baina gehiago ere eman dute. Jasotako dirua Dock Of The Bay jaialdira doa zuzendua. Izan ere, seigarren edizioa den hau antolatu ahal izateko, crowdfunding edo mikromezenasgora jo behar izan dute.

Xedetzat jarri zuten 7.500 euroko muga igarotzea lortu zuten modu honetan. Baita kultur eragileen arteko elkartasuna eta komunitate sentimendua bermatzea ere. Honen froga dugu euren kanpamendua Guardetxean duten Banda Bat eta Donostiako Swing mugimenduak batera aurrera ateratako iniziatiba. Evak dionez, “Crowdfunding kanpainaren bidez, talde eta erakunde ezberdinek deitu digute euren laguntza eskainiz, hori da egun Guardetxean gertatzen ari dena”.

Krisi ekonomikoak ekintza berrien sorrera ekarri du, hare gehiago, egoera txarrean dagoen kulturaren sektorean. Publizitatean orainarte emankorrak izan diren patrozinioaren antzeko forma klasikoak usteltzen ari dira egun, baina hauen ordez, haien fruitua ematen ari diren laguntza ezberdinak sortzen ari dira. “Laguntza ematen diguten markek ere protagonismoa irabazten dutela ikus daiteke. Berpiztu egin behar gara krisi garaian”, dio Evak.

Pistara buelta eginez, Mr. Patxik amaitutzat eman du swing gaua blues kutsua duen balada batekin. Kantu hau La Locomotora Negra Bartzelonako jazz bandarena da, zeintzuek 1971. urteaz geroztik, bizirik dirauten. Argiak piztu eta jatorri asiarra duen gizon batek, besarkada eman dio Anari lau orduko dantza emanaldiaren ostean.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo