“Frances Ha” arreta handiz ikusi baduzu, Trueban dagoen Noah Baumbach-en film freskagarria, agian ohartuko zinen txuri beltzez azaltzen diguten Manhattan eder hortan Greta Gerwig Kontxa simulatzen duen horma-irudi baten ondotik igarotzen dela. Ángel Aldarondo-k txiokatzen zuen imajina. Badirudi, “Oliva” izena duen eta itxi behar duten tapa jatetxe bat dela eta Allen kaleko 205. zenbakian dago kokatuta.
Donostia askotan atera da zinemaren historiaren zehar, baina egia da nazioarteko adibideak topatzea ez dela lan samurra. Guy Hamilton-ek 1969an estreinatu zuen “La batalla de Inglaterra” da ezagunetariko bat eta Askatasunaren ibilbidea 40. urteko Berlinen itxura hartzen du. Benetan bitxia. Gainera, topoa gure artean elkarrekin bizi aurretik, metroa ere zegoela jakinarazten digu.
Gure artean adibideak bilatzea askoz ere errazagoa da. Jaime Rosalesen “Un tiro en la cabeza” filman, haren protagonista hiritik ibiltzen ikusten dugu guztiok ondo ezagutzen ditugun establezimenduak bisitatzen. Zinemaldian ikusi genuen, “Visionarios” (Manuel Gutierrez Aragón) pelikula bezala. Benetan harrigarria izan zen prozesio katoliko bat Kontxa zeharkatzen ikustea eta extra askoren laguntza behar izan zuten. Ea baten bat bideoan bere burua ikusten duen. Filma, dena esan beharra dago, ahul xamarra da.
Montxo Armendáriz-en “27 horas” made in Donosti klasiko bat da. 1986. urtea zen eta bertan oso gazte ziren Antonio Banderas, Maribel Verdú eta Martxelo Rubio azaltzen dira. Asko aldatu dira gauzak. Asteazkenean itxura kaxkarra duen Hollywood-eko pelikula bat estreinatzen da, “La partícula de Dios”, eta Banderas dugu protagonista Los Angeles-eko detektibe latino gisa.
“80 egunean” (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño-ren azkenaurreko lana) bi aktore nagusiak Donostiatik mugitzen dira eta leku ezagunetan ikus ditzakegu.
Dena dela, kokalekua jakitea lan gogorra ere izan daiteke. Ez da beti hain sinplea izaten. Zillarrezko maskorra irabazi zuen “La Herida”-n, adibidez, Marian Álvarez ezkontza batera dator eta argazkian ikus dezakezuen bezala harreta oso handia jarri behar da Donostia dela ziurtatzeko.
Batzuetan eszenatokiak aldaketa itzela jasan dute. Julio Médem donostiarraren “La ardilla roja“-ren lehenengo eszenetan Enma Suárez-ek istripu bat dauka motorrarekin Zurriolako hondartzaren kontra. Kursaal eta Gros auzoaren eraldatzearen aurretik izan zen hori. Trailer honetan ikus ditzakezue zatitxo gehiago.
Adibide gehiago daude, noski. Baten bat gogoratzen al duzue?
Ez dago komentariorik