1.- “AU NOM DU FILS” (Vincent Lannoo)
Vincent Lanoo zinegile belgikarrak zuzendutako lanak film Méliès d’or saria irabazi du Sitgeseko Jaialdian. Inguruko guztiak eta guztiek (familiak, fedeak) huts egin diola ikustean gurutzada bortitzari ekiten dion ama itxuraz zoriontsuaren istorioa kontatzen du.
2.- “BYZANTIUM” (Neil Jordan)
“Entrevista con el vampiro” (1994) filmaren zuzendaria gai berera itzuli da ia 20 urte beranduago. Oraingoan erabat ikuspegi ezberdinetik -lirikoa, soila eta intimista- landu du harrapatu nahi dituzten gizon talde batengandik ihesi ari diren Claire eta Elle izeneko ama-alaba banpiroen istorioa.
3.- “LE DERNIER FILM DE JESS FRANCO” (Pedro Temboury)
Lehiaketatik kanpo aurkezten den dokumental honetan, Pedro Tembouryk omenaldi bat eskaini nahi izan dio pasa den udaberrian ictus batek jota zendu zen zuzendari hiperaktiboari -200 film inguru curriculumean-. Maximum respect.
4.- “ALL CHERLEADERS DIE” (Lucky McKee y Chris Sivertson)
Institutu estatubatuarretako topiko jubenil guztiak biltzen ditu basakeria honek. Lucky McKee eta Chris Sivertson 2001ean hasi ziren lan honekin, baina 12 urte beranduago berriro ekin diote, baliabide eta esperientzia gehiago dutela. Odol-festa eta orgia ‘gore’ zaleentzako aproposa.
5.- “BIENVENIDOS AL FIN DEL MUNDO” (Edgar Wright)
Jaialdiari hasiera emango dion filmak “Zombies party” (2004) eta “Arma fatal” (2007) lanekin hasitako Edgar Wrighten zikloa ixten du. Umore zentzugabe eta eroaz atonduta, elkarrekin botatako parranda historiko hartatik 20 urtera elkartzen diren bost lagunen istorio apokaliptikoa kontatzen du.
6-. “LA MATANZA DE TEXAS II” (Tobe Hooper)
Gaur egunera bizirik heldu den 70. hamarkadako klasiko bat. Tobe Hopperrek 12 urte beranduago grabatu zuen lan hau, 1986an. Eszena bortitzak medio, debekatu egin zuten hainbat herrialdetan. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko haragi festa, beraz.
7-. “GARRAS HUMANAS” (Todd Browning)
Ikusi beharrekoa den beste klasiko bat, 20. hamarkadakoa. Gosegarri gisa eskaintzen da, Kresala Zineklubean eta lehiaketa astetik kanpo. Ia 90 urte beranduago, lan mutu hau beldurrezko eta fantasiazko zinemak eman duen film onenetakoa da oraindik ere. Asteko agendan gehitu dugu.
Ez dago komentariorik