• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
skate-kampsa-pasaia
Pelikulak

KAMPSA: 20 URTEZ HARDCORE ETA SKATE ARTEAN

Redacción @kulturaldia · 13/01/2014

"Kampsa. 20 años de sueños y escombros" dokumentalak Pasaian hardcore musika eta skate-aren artean erdibidean dagoen okupazioaren istorioa kontatzen du. Dock Of The Bay musika dokumentalen jaialdian estreinatu zen dokumentala, eta hantxe, dokumentalaren zuzendaria den Dani Lopez zuzendariarekin hizketan aritu ginen.

Zineak gure gizartetik alboratutako gertakariei egiten die so askotan. Modu honetan, lurperatutako hainbat istorio berreskuratu eta gizarteratzeko aukera bikaina eskaintzen du. Azkenaldian, gisa honetako bi dokumentalez gozatzeko aukera izan dugu: “Homenatge a Catalunya II” eta kapitalistak ez diren bizimoduak erakutsi, eta aldi berean, Espainian skateak izan dituen jatorriak azaltzen dituen “Monopatin”. Bart gauean Dock Of The Bay jaialdian estreinatu zen “Kampsa. 20 años de sueños y escombros“ dokumentala aurrez aipaturiko bi dokumentalen arteko bidegurutzea dugu.

kampsa-conciertos

1992an hasi zen dena, gazte koadrila batek Pasaiako orube bat okupatu zuenean. “Gazteek denbora pasatzeko leku baten beharra zuten. Izan ere, garai hartako Pasaia ez da egun ezagutzen duguna: lekutan geratzen zen herria zen, eta ez zegoen ekintza kultural, kirol jarduera, zein beste hainbatetan aritzeko aukerarik. Orduantxe aurkitu zituzten hutsik zeuden Campsa gasolinerarenak ziren hainbat fabrika zahar eta hala, hauek okupatu zituzten”, azaldu digu 32 urteko Danik dokumentala estreinatu baina pare bat ordu lehenago. Kampsa izenez ezaguturiko espazio honetan, programazio musikal zabala eskaini zuten lehen 10 urteetan: asteburu askotan egon zen hardcore eta bertako naiz atzerriko punk taldeez gozatzeko aukera.

Dani-20-anos-campsa

Artxiboko material ugariz horniturik, off ahots batek kontatzen du istorioa musikaz lagundurik. “Zarata egiten zuten bandak” zehazten du Danik irri artean. “Garai politak izan ziren ondoko herrietan musika talde onak sortu baitziren, eta hauek etxe okupa ugaritan aritzeko gogo handia zuten. Batez ere 90. hamarkada eta 2000. urtearen artean”. Bizilagunak ziren Perrera, Nuevo Catecismo Católico eta Señor No taldeak ere, aritu ziren bertan. After gisa ere erabili izan da: Pasaiako tabernak itxi ostean, gauari amaiera Kampsan eman izan dio gazte askok.

Estudioa den lokalean hainbat disko eta maketa grabatu dira, serigrafia eta zine tailerrak egin dira, eta aisialdi eta kultura ekimen ugari burutu dira filosofia antikapitalistaren Do it yourself lemapean. Eslogan hau bera topa dezakegu Kampsak Facebookean duen profilean euskaraz: “Zu zeuk egizu! “. Baina %100ean autofinantzatua izan den “Kampsa. 20 años de sueños y escombros” ezin da ustekabean eman ziren hainbat desalojorik gabe ulertu. Beharbada, 2001ekoa izan zen gogorrena ertzaina aurre abisurik gabe bertaratu baitzen. Hauen presentziaren erantzun gisa teilatura igo ziren hainbat gazte “Ez gaituzte mugituko” kartelekin hauen aurka eginez. Azkenerako, gunea espazio txiki batera murriztu zuten.

Kampsa-bowl

Pasaia eta inguruetan gune berrien bila ibili ostean, Kampsaren etapa berria Ardi Gorri etxe okupan hasi zen, lehengo gunetik metro gutxira. Kampsa 1en skatepark bat bazegoen arren, Kampsa 2n bowl zoragarri bat eraiki dute. Ziur asko, hau izan da oihartzun handien izan duen gaia, eta hala Espainiako skate-aren gaia lantzen duen “Monopatin” dokumentalak ere konfirmatzen du hau. “Underground munduetan murgildurik ez dagoen jendearentzat sarbidea izan daiteke” dio Danik.

2012ko uztailaren 7an, Kampsaren 20. urteurrenaren festa ospatu zen skate txapelketa eta Dollmen, 25 Coming Fire, Helldivision eta Desastrozombies taldeen kontzertuekin. Urteurren honen ospakizunari jarraipena eman diote dokumentalaren estreinuarekin, nahiz eta administrazioak burutuko duen hurrengo desalojoaren beldur diren.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo