• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
el-padrino-3
Pelikulak 0

TRUEBAKO OSTEGUNAK: DENBORALDI BERRIKO GIDA

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 17/01/2014

Truebako ostegunak, zinemazaleen salbazioa denak, datorren urtarrila eta otsailerako agenda interesgarri eta galdu ezinekoa aurkeztu du.

Badira egun batzuk webgune honetan Donostiatik gehien gustatzen zaizkizun 25 gauzak posta aurkeztu genuela, eta gustukoen ditugun gauzen artean aipatu genuen Truebako ostegunak delakoa. Donostia bezalako hiri txiki batean bizi den zinemazalearentzat, zoriontasun hutsa da urte guztian zehar entzute handiko zine zuzendarien solasaldi zein klasiko handiez gozatu ahal izatea. Ekimen honi ostegunetako Groseko pintxo-potea gehituta, plan ezin hobea eskaintzen zaigu ostegun arratsetarako. Baina goazen harira: aurkeztu dute jada urtarrila eta otsailean ikusgai izango diren filmak:

agenda-jueves-del-trueba

“El PADRINO III” filmarekin itxi zuten azken Truebako Ostegunak-eko agenda. Baliteke nork edo nork film hau aurreko biak bezain cool-a ez dela esan izana, 70. hamarkadako argazkilaritzaren boterea faltan bota izana, eta baita Robert Duvall faltan bota eta Sofia Coppola sobran dela uste duenik ere egongo da ziurrenik. Baina nik beti egin  dudan moduan defendatzen dut film hau. Izan ere, maila dramatikoan amaiera ezin hobea du, berebiziko izaeradun filma da, Sofia ez da diogun bezain txarra, eta batez ere, Garcik esan moduan “Zein handia den zinema”,  zentzu handiagoa du trilogia honek jarraian ikusi ezkero. Eta horixe da hemen egiten ari garena. Truebako ostegunei beharrezko amaiera eman zitzaien Pacinoren leherketa pantaila handian ikusiaz.

NeusBallús-en “LA PLAGA” zuzendari onenaren sarirako hautagaia izan zen pasaden Goya sarietan, Premio Discovery-rako hautagaia Zinema Europeoaren Sarietan, eta hori guxti balitz, Berlinale-n izan zen aurkeztua. Funtsean krisi ekonomikoaren gaia lantzen duen tonu dramatikoko dokumentala da. Michael Hanekeren jarraitzaile garenoi poztasun handiak transmititzen dizkigun zinemagile austriarraren zikloak “EL CASTILLO” filmarekin jarraituko du ostegun batez gehiago. Hautu ezin hobea da bere obrarekin gozatzen dugunontzat, izan ere austriarraren film hau ez da besteak bezain ezaguna eta ez dira askoz aukera gehiago egongo filma pantaila handian ikusteko. Kafkaren obran du oinarria. Burokrazia eta alienazio soziala. Kafkak eta Haneke-k batera eskaini dezaketena mundiala behar du.

Locarnoko zinemaldian film katalan eta galiziar bat izan ziren sarituak, baina tamalez, ezin izan ditugu zine aretoetan ikusi. Orain baina, aukera dugu. “HISTÒRIA DE LA MEVA MORT” izan zen urrezko leopardoa den sari potoloaren garaile. Filma aurkeztera Albert Serra dator. “Ez dakit zinemagile bikaina naizen. Dakidan bakarra, gaur egun Espainian dagoen zinema zuzendaririk hoberena naizela da”, esan zuen gizon bera. Hau ikusita, imajina ezazue nolakoa izango den filmaren osteko solasaldia. Ezin hura galdu.

Bestalde, “COSTA DE MORTE” filmarekin Lois Patiñok “Ezagun egiteko bidean dagoen zuzendari onenaren” saria irabazi zuen eta film hau ere Trueban izango dugu ikusgai.  “GENTE SIN SITIOS” filmaren aurkezpenarekin azken gonbidatua izango da Juan Cavestany. Egia esan, Twitter bidez askok eskatu dugu film hau. Zine espainiarraren film onenen zerrendan egon da eta Zinemaldian ikusi ezin izan genuenek, ez dugu hau ikusteko aukerarik izan oso areto gutxitan estreinatu baita.

Zientzia fikzioaren maitale garenoi, sekzio berriari “Noches Scifi” izenburua emateak soilik, hegan jartzen gaitu. Gainera “2001 ODISEA EN EL ESPACIO” filma aukeratu dute sekzioa estreinatzeko. Historiako film onenetako bat da, baita zientzia fikizioaren sostengu nagusienetako bat ere. Gaur egun genero honetan egiten diren filmen  (“Sunshine”, “El árbol de la vida”, edo “Gravity”) erreferentzia dugu; baina egia esan, pantaila handian askoz hobea da. Bere garaian denbora asko eman zuen zinetan, LSD-z goraino zihoazen hippie-entzat moda zen film hau ikustera joatea sekuentzia psikodelikoez gozatzeko. Baina tira, pintxo-potean hartuko duzuena zuen esku dago!

2001-odisea-en-el-espacio

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo