“Kultura” den kontzeptu zabal eta lausoaren atzean, protagonista ugari daude. Hauek baina, ezezagun edo anonimo dira gehiengoarentzat. Jarraian, alfabetikoki antolatuta, pertsonaia ezagun zein ezezagun hauen zerrenda pertsonal eta apetatsua eskainiko dizuegu. Hauek egiten dute Gipuzkoako kultura zertxobait hobea izan dadin:
Alex Lopez: Thee Brandy taldeko bateria jole ohia, eta egun, Iruñako Kokoshca musika taldeko manager eta bateria jolea da. Bestalde, AyoSilver! donostiako promotora musikalaren arduradunetako bat ere bada.
Berrio (Rafael): poeta, musikaria, gautxoria, bohemioa… hori eta askoz ere gehiago da Rafael Berrio. Baina batez ere, pertsona errespetatua da Donostian. Haren “1971” eta “Diarios” diskek ate berriak ireki eta arrakastaz gozatzeko aukera izan du.
. Cobeaga (Borja): zinema zuzendaria (“Pagafantas”, “No Controles”) eta gidoilaria da, eta fama ETB2ko “Vaya Semanita” saioko lehen denboraldiarekin lortu zuen. Pasaden urtean estreinatu zuen Cobeagak “Democracia” izenburuko laburmetraia zoragarria; haren lan biribilenetariko bat.
Detritus: Madrilen denbora luzea igaro ostean, jatorrizko hiria duen Donostiara bueltatu da artista plastikoa. Punk eta euskal rock radikalaren estetikan erreferente ezagunena da, eta 80 eta 90. hamarkadetako antisistema mugimenduak islatu ditu bere lanetan. Bizitza ziklo eta etapa artistiko berrietan murgildurik dagoen honetan, “La Tertulia Errante-k” Detritusen eboluzio harrigarria (eta zoragarria) islatzen du.
Etxebeste (Andoni): gure inguruan dagoen talenturik handieneko bateria jolea da. Bost musika taldeen partaide dugu Andoni Etxebeste: Supersweet, PLV Havoc, Frank, El OctavoÁrbol eta Gran Yate Especialtaldeetakoa hain zuzen ere. KeithMoon arro egongo litzake Supersweet taldearen “Tommy” gira musikalean Etxebeste ikusi izan balu.
Fotero del Pánico: Noticias de Gipuzkoa egunkariko Juan G. Andrés kazetari eta argazkilariaren alter egoa da. Musikazalea baino gehiago zinemazalea, idazle fina, eta Juxeren (J.A. Areta Goñi) baimenarekin, kontzertu gehienetako argazkilaria. 2013ko urtarrilean, “Zuzenean” deituriko kontzertuetako argazkien lehen erakusketa inauguratu zuen.
Gorka Otxoa: ziur aski bera da azken urteetako Gipuzkoako komedia aktorerik ezagunena. Formatu ezberdinen (zinema, telebista eta antzerkia) bitartez gauzatu du bere karrera profesionala, eta “VayaSemanita”-k izandako boom-aren ostean Madrilen finkatu zuen bizitokia. Beharbada “Pagafantas” filmean nabarmendu du bere umorezko erregistroa.
Harkaitz Cano: Euskadi Literatur saria bi bider irabazi eta gero, Cano dugu gure idazle kuttuna. Eleberriak, poemak, abestiak.. idazteaz gain, liburuak itzuli eta zutabegile gisa ere aritu da. Euskaraz idazten du gehienbat.
Itziar Nogeras: polemikak alboratuz, Donostia 2016-ko zuzendari da pasaden udatik, eta haren esku dago proiektu hau ikusgarri egitea. Badaude beste hainbat emakume ere Gipuzkoako kultur kudeaketan murgildurik (Ane Rodrigez, Tabakalerako zuzendaria, Eva Rivera, Qualia enpresako zuzendaria…) baina Itziarren postua da ezbairik gabe, ardura gehien eskatzen duena.
Josemi Beltrán: Donostiako Beldurrezko Zinemaldiaren zuzendari izateagatik ezagun bada ere, haren lana harago doa: Donostia Kulturako zinema saileko arduraduna da, udalaren menpeko. Hau da, zinema jaialdi ugari koordinatzen ditu urtean zehar, baita zinema ziklo, eta Kultur etxeetan eskaintzen diren proiekzioak ere.
Karmelo C. Iribarren: bere unibertso literarioa azaltzen duen “La Ciudad” antologiaren bitartez eman zen ezagutzera poeta donostiarra 2002an. Bertan, errealismo beltza eta ironia azaltzen dira hiriko kontestuan. Karmelo da gazteleraz idazten duen gure poeta handienetako bat.
Luis Beltza: Beltza records Donostiako Alde Zaharreko San Juan Kaleko 9. zenbakian dagoen disko denda, azken urteetan Gipuzkoan biziraun duen disko espezializatuetan aditua den denda bakarretarikoa da. Luis Beltza da dendaren sortzaile eta jabea.
Maite Arroitajauregi: “Hiru (3)” hirugarren diskoa argitaratu ostean, bere bizitzako etaparik gozoenaz gozatzen ari da Maite. Pasaden urtarrilaren 17an Lugaritzen eskainitako kontzertuaren ostean jasotako kritikek, artista honen proiektu pertsonala den Mursego bizi-bizi dagoela konfirmatu dute. Maiteren unea da.
Nestor Basterretxea: Bermeon jaioa den arren, urteak daramatza Basterretxeak Hondarribiako baserri batean bizitzen.Chillida eta Oteizaren belaunalditik bizirik dirauen eskultore bakarra da. XX. mendeko euskal artea ulertzeko ezinbestekoa da haren lana.
Ñ, Beñat Sarasola: poeta eta literatur kritikari honen lanak sarri irakurri ahal izan ditugu Berria egunkari eta Argia astekarian. ETB1eko Sautrela programan ere ikus dezakegu, eta itzultzaile eta ikerketa lanetan ere aritua da. Euskal idazle gazteen artean, aktiboen dagoena izateaz gain, proiekzio handiena biltzen duena ere bada.
Odriozola (Coro): SADE zinemen (Principe, Trueba, Antiguo Berri) arduraduna da. SADE-ren aportaziorik gabe, zinemazaleek ezin izango lituzkete pelikulak bertsio originalean ikusi, ezta Truebako Ostegunak bezalako ekimenez gozatu ere.
Primo: Noizbehinka DJ lanetan arituagatik ere, Cosas Primo kolektiboa diseinuan, artean eta musikan dago interesatua.. Jorge, Xabi eta Guillek 11 urte bete dituzte batera, eta urte luze hauetan, berezko estilo bat izatea lortu dute; donostiar zigilua daramate, eta gure mugetatik kanpo ere izan dute eragina.
Q, Kursaal kuboak: Donostiako kongresu jauregia, Donostiako bertako ekimen kultural guztietarako izan da erabilia. Auditorioetan denetatik aurki dezakegu: LLoyD Cole edo The Tallest Man On Earth taldeen kontzertuak, konferentzia gastronomikoak, edo entzute handikoa den Musika Hamabostaldia. Esan liteke beraz, Kursaalak Donostia edertu duela.
Ricardo Aldarondo: hemengo zein kanpoko erreferentziazko musika eta zinema kazetaria dugu Aldarondo. El Diario Vasco egunkarian dabil lanean, baina Rockdelux, Fotogramas eta Dirigido por-en ere aritzen da kolaboratzaile gisa. Mon Oncle da bere bloga. Idatz pluma bezain finak ditu iritziak.
Sergio Cruzado: Ginmusica promotoraren aportazioari esker izango ez balitz, indie musikak, Donostiakluba edo Kutxakultur jaialdiak eskainia, ez luke Donostian duen pisua izango. Promotora honen zuzendaria, Sergio Cruzado, da sagardotegi, jolas parke, kobazulo zein eliza batean zuzeneko kontzertuak eskaintzeko ideiak bildu zituena.
Tabakalera: 2015. urterako aurreikusten da bere irekiera, baina historio bihurgunetxu hau Atotxako baxuetan hasi da idazten Sukaldea denaren bidez. Sukaldea delako hau Tabakaleraren proiektuaren behin-behineko sedea da, eta bertan,urte honetarako hainbat iniziatiba programatu dituzte.
Undermount: 5 lagunek martxan jarri berri dute Donostiako lehenengo “vivero cultural”-a: lehen oilategia zena, gune autogestionatua da orain eta bertan era guztitako expresio artistiko eta kulturalek dute kabida. Pasaden urte amaieran estreinatu zuten eta 2014erako hainbat ekintza programatu ditu Undermount-ek.
Victor Iriarte: “Invisible” da bere lehen filma, eta Dock Of The Bay jaialdian izan zen ikusgai. Tabakalerako proiektu eta ikus-entzunezkoen arduraduna da, eta Tabakalerako bertako obrak bizi dauden honetan, ezinbestekoa da Iriarteren aportazioa.
W, Buenawista Prollekzioms: 90. hamarkadan Buenavista auzoko edifizio utzi batean garatu zen asoziazio musikal hau. 2005ean haien sedea zena suntsitua izan bazen ere, aurrera jarraitu zuten euren lanarekin eta Egiako Kultur etxean entsaiorako lau lokal intsonorizatu izanik, euren lana ikusgai izan da Musikagela bidez.
Xabi Señor No: Señor No musika taldeko liderra den Xabik bakarlari gisa ere eman izan ditu kontzertu bat edo beste ere. Musikari lanetan aritzeaz gain, Bloody Mari disko denda eta promotora iruindarrak Euskal Herrian antolatutako gira musikaletan ‘roadie’ gisa ere ibiltzen da.
Yon Vidaur: Ama eta PLV Havoc taldeetan aritutako musikariaren izena ohikoa da gure herriko hainbat pop eta rock taldeetako produkzioetan. Egun, PLV Havoc taldearekin batera, hainbat abesti lantzen dabil Subterfuge-rentzat egin beharreko lehen LP-rako.
(José Luis) Zumeta: Usurbilgo margolari beteranoa Euskal Herriko pintura abstraktuaren erreferente da. Mundu osoan da ezaguna. Mikel Laboaren hainbat diskotako azalen egile da eta berriki Donostia 2016ko sede berrian mural bat margotu du.
Ez dago komentariorik