• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
firestone-añorga-
Auskalo 0

HAMAR ALBISTE DONOSTIAN. 2015AREN ERDIA

Redacción @kulturaldia · 13/07/2015

Lehenengo sei hilabetearen balantzea. 10 albiste aisialdia eta kulturaren inguruan.

Balantzea egiteko unea iritsi da urtearen lehenengo sei hilabeteak pasa ondoren. Beti bezala, aisialdia eta kultura izango dira aztertuko ditugun atalak. Sei hilabete hauetan denetarik izan dugu.

Proiektu berri eta berritzaileak

Gaur egungo krisi garai hontan ez da erraza proiektu independiente bati hasiera ematea. Expediciones Polares editoriala, Ainorgako Firestone lantegia, El Subespacio Bretxan, Kaxilda eta Undermount-en meritua handia da. Kultura alternatiboaren eredu dira.

firestone-añorga-barnetik

Taberna asko itxi dituzte…

Lehena Kalima izan zen, baina beranduago jabe berri batzuk ireki zuten. Zoritxarrez Zamora, Ategorrietan, eta Staaf, Egian, itxi egin dituzte. Oso gustokoak genituen.

bar-zamora-donostia-ategorrieta

…eta ondo dauden beste taberna batzuk ireki dituzte

Íñigo Agotek Kalima utzi zuen eta Koh Tao kafetegi vintagearen eskutik La Cochinita Pibil ireki zuen non kontsumizio batekin pintxo bana ematen duten. Trueba tabernaren aldaketa ere izugarrizkoa izan da. Bi aukera bikain. Trueba-bar-jatetxea

Lehen urteurrena

Garoa liburudenda-Kultur Labek, Dabadabak, Belardik, The Loaf-ek eta beste hainbatek urte bat bete dute. Hiria eta haruntzago berpiztu duten establezimenduak dira.

garoa-librería-Donostia-zabaleta

Olatu Talkaren arrakasta

 Olatu Talka jaialdiaren arrakasta izugarrizkoa izan da. Lan-talde berri bati esker proposatu diren ekintza askok  –Kontxako merkatu famatuak, Basoka folk jaialdiak, roller-derbyaren inguruko festak-  hiritarrekin primeran konektatu dute. Eguraldi ona egin zuen. Eta denak pozik.

Olatu-talka-san-sebastián

Rock musika ez da hil

Azkenaldian proiektu rockero dexenteren berri izan dugu Donostialdean (Bullet Proof Lovers, Lie Detectors, Los Bracco, Overloud), bakarlari handien itzulera (Rafael Berrio) ere eta Albert Cavalier bezalako gaztetxoen ezustekoa.

lie-detectors

Burger King bat erakustoki batean

Donostian ez daude erakustoki eta museo askorik. San Telmo eta Koldo Mitxelena kenduta, lehen hilabete hauetako erakusketen balantzea pobre xamarra izan da. Orain Burger King-ek Kutxako Boulevard erakustokia zenaren lekuan irekiko ditu bere ateak. Tabakaleran lana izango du Kutxak.

Donostia 2016 hiritarren bila atera da (eta lasaitasuna aurkitu du)

Krisi sakon baten ostean, badirudi Donostia 2016 inguruan pakea iritsi dela Pablo Berastegui zuzendari izendatu zuten geroztik. Programaren zati bat aurreratu dute eta haien egoitzaren azpikaldean informazio bulego bat ere ireki dute.

Kresala Zinekluba Truebara doa

Arrasate kaleko areto zaharra utzi eta Truebara joan dira Kresala zineklubeko mutilak. Jende gehiago animatu da, horien artean gazteak.

cineclub-kresala

Garagardo artisauaren boom-a

Hasiera batean Errege Katolikoen kaleko Never Stop taberna izan zen eta ondoren Akerbeltz, Txiki, Drop, Mompas, Scanner, Ezkurra, Essencia, Geralds… etorri ziren atzetik. Garagardo artisaua ia edonon aurki dezakegu jada.

califa-cerveza-artesanal

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo