Balantzea egiteko unea iritsi da urtearen lehenengo sei hilabeteak pasa ondoren. Beti bezala, aisialdia eta kultura izango dira aztertuko ditugun atalak. Sei hilabete hauetan denetarik izan dugu.
Proiektu berri eta berritzaileak
Gaur egungo krisi garai hontan ez da erraza proiektu independiente bati hasiera ematea. Expediciones Polares editoriala, Ainorgako Firestone lantegia, El Subespacio Bretxan, Kaxilda eta Undermount-en meritua handia da. Kultura alternatiboaren eredu dira.
Taberna asko itxi dituzte…
Lehena Kalima izan zen, baina beranduago jabe berri batzuk ireki zuten. Zoritxarrez Zamora, Ategorrietan, eta Staaf, Egian, itxi egin dituzte. Oso gustokoak genituen.
…eta ondo dauden beste taberna batzuk ireki dituzte
Íñigo Agotek Kalima utzi zuen eta Koh Tao kafetegi vintagearen eskutik La Cochinita Pibil ireki zuen non kontsumizio batekin pintxo bana ematen duten. Trueba tabernaren aldaketa ere izugarrizkoa izan da. Bi aukera bikain.
Lehen urteurrena
Garoa liburudenda-Kultur Labek, Dabadabak, Belardik, The Loaf-ek eta beste hainbatek urte bat bete dute. Hiria eta haruntzago berpiztu duten establezimenduak dira.
Olatu Talkaren arrakasta
Olatu Talka jaialdiaren arrakasta izugarrizkoa izan da. Lan-talde berri bati esker proposatu diren ekintza askok –Kontxako merkatu famatuak, Basoka folk jaialdiak, roller-derbyaren inguruko festak- hiritarrekin primeran konektatu dute. Eguraldi ona egin zuen. Eta denak pozik.
Rock musika ez da hil
Azkenaldian proiektu rockero dexenteren berri izan dugu Donostialdean (Bullet Proof Lovers, Lie Detectors, Los Bracco, Overloud), bakarlari handien itzulera (Rafael Berrio) ere eta Albert Cavalier bezalako gaztetxoen ezustekoa.
Burger King bat erakustoki batean
Donostian ez daude erakustoki eta museo askorik. San Telmo eta Koldo Mitxelena kenduta, lehen hilabete hauetako erakusketen balantzea pobre xamarra izan da. Orain Burger King-ek Kutxako Boulevard erakustokia zenaren lekuan irekiko ditu bere ateak. Tabakaleran lana izango du Kutxak.
Donostia 2016 hiritarren bila atera da (eta lasaitasuna aurkitu du)
Krisi sakon baten ostean, badirudi Donostia 2016 inguruan pakea iritsi dela Pablo Berastegui zuzendari izendatu zuten geroztik. Programaren zati bat aurreratu dute eta haien egoitzaren azpikaldean informazio bulego bat ere ireki dute.
Kresala Zinekluba Truebara doa
Arrasate kaleko areto zaharra utzi eta Truebara joan dira Kresala zineklubeko mutilak. Jende gehiago animatu da, horien artean gazteak.
Garagardo artisauaren boom-a
Hasiera batean Errege Katolikoen kaleko Never Stop taberna izan zen eta ondoren Akerbeltz, Txiki, Drop, Mompas, Scanner, Ezkurra, Essencia, Geralds… etorri ziren atzetik. Garagardo artisaua ia edonon aurki dezakegu jada.
Ez dago komentariorik